• Euskera
  • Español
ISO 9001, 14001 eta OHSAS 18001 
KALITATE, INGURUGIRO eta SEGURTASUN eta LAN OSASUNAren POLITIKA 


OIZBARREN ERAIKINTZAK, S.M. etxebitzitza, industria, komertzio, bulego eta hornidura erabilerarako mota guztietako eraikin eta hirigintza lanak egiten dituen enpresa da, beti ere gero eta lehiakorragoa den merkatuak eskatzen dituen kalitate, ingurugiro eta segurtasun eta lan osasunaren beharrizanetara egokituz.

Erronka honi, merkatuari UNE EN-ISO 9001:2008, UNE EN-ISO 14001:2004 eta OHSAS 18001:2007 arauen betebeharren arabera ezarritako kudeaketa sistema integratuaren bidez. zerbitzuaren hobekuntza jarraitua emanez erantzuten dio.

Ondorengo helburu orokorrak lortu ahal izateko, zuzendaritzak kudeaketa sistema integratua indartzeko konpromisoa hartu du.

- Bezeroaren asetasuna, jarduerak eragiten dituen ingurugiroko aspektu esanguratsuen kontrola eta segurtasun eta langileen osasunean eragin kaltegarririk ez izateko bere jarduerak modu seguruan kudeatu eta burutzea dira helburu nagusiak.

- Kudeaketa sistema, zerbitzuen hobekuntza jarraia eta kutsadura, gaitz eta kalteen prebentziora zuzenduta dago. Antzemandako akatsak, berauengandik ikasi eta hauen jatorrizko arrazoiak ezabatzeko baliagarri izango dira.

- Ezarritako helburu eta xedeak lortzeko beharrezkoak diren baliabideak hornituko dira.

- Zuzendaritzak, legezko betekizunak eta segurtasun, lan osasun eta ingurugiroko beste betekizun batzuk betetzeko konpromisoa hartu du. Esaterako, ingurugiroan eragin kaltegarriak gutxitzea.

- Kudeaketa sistema integratu hau ezartzeak, maila guztietako laguntza eta partehartzea izatea ekatzen ditu, horretarako informazioa, komunikazioa eta heziketa beharrezkoak direlarik.

OIZBARREN ERAIKINTZAK, S.M. bere heziketa planaren bitartez, bere politika ulertua eta onartua dela zihurtatzen du, bai erakundearen izenean edo erakundearetzat lana egiten dutenen aldetik eta baita publiko orokorraren aldetik ere.

Sinatua: Txus Jaio Arrizabalaga

GERENTZIA

Kontaktatu Kontaktatu  Ohar legala Ohar legala  © CONSTRUCCIONES OIZ-BARREN 2005, SL 2010